2012/03/26 | Posted in: Kontzertuetako abestiak

Udaberria bete betean sartu zaigun honetan lorarik ederrenak Zabiel plazan izan ziren Igande eguerdian, lore musikalak. Mutrikuko Musika Bandak bere urteroko Udaberri kontzertua eskaini zuen, eta Udaberriaren traizioz, giro beroak mendi eta hondartza aldera eraman zituen musika zaleak eta normalean baino jende gutxiago bildu zen Zabielen. Pena. Eguzkia bihar ere hor egongo da, ez da itzaliko (espero) baina Mutrikuko Musika Bandak eskaini zuena udaberriko lore ederrenekin bakarrik konpara daiteke.

Denetik pixkat: Schuberten “Marcha Militar” hasteko, edota, Karlos Eskudero zuzendariak esaten duen bezela “militarra ez den martxa bakarra”. Beobideren “Rapsodia Vasca” ondoren, euskal doinuen bilduma. Segidan, Francis Von SuppĂ©ren “Poeta y aldeano” obertura ederra. Atzetik, soinu banda gogoangarri bat: John Barry-ren Bailando con Lobos. Eta bukatzeko swing erritmoz Zabiel dantzan jarri zuten “The Big Band signatures” bildumarekin.

Azkenean jande dexente bildu zen eta txalo zaparrada handia izan zen. Ixiltasun paregabean, musikazaleek ordubete ederra bizi izan zuten.

Kontzertua “Mutrikuko Berdela” aipamenaren plakan atondu zuen, musika entzutera hurbiltzen diren herritar guztien esker gisa, eta hauentzat, propina orijinal bat ere izan ze.

Hemen duzue propina hori deskargatzeko eta entzuteko aukera. Gozatu.

06 Sing, sing, sing.mp3

 

Azkenik, Banda osoaren izenean eskerrik asko Zabiela etorri zineten guztiai. Eskerrik Asko!

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>