2012/03/26 | Posted in: Kontzertuetako abestiak

Mutrikuko Musika Bandak 180 urte betetzen dituen honetan, Berdel Eguna antolatzen duen komisioak “Mutrikuko Berdela” aipamena eman dio Musika Bandari herriaren izenean.  Mutrikuren alde lan egin eta herriaren izena kanpora zabaltzen dutenei errekonozitu nahi zaie “Mutrikuko Berdela” aipamen bereziaren bidez eta aurtengoan Mutrikuko Musika Bandari ematea adostu dute.

Ostiralean udaletxean egin zen harreran, Joseba Palentzuela alkatearen eskutik, Karlos Eskudero bandaren zuzendariak orioigarria jaso zuen 180 urte hauetan musikari ibili diren guztien izenean. Izan ere, alkateak berak esan zuen bezela, Mutrikuar guztiek izen dute noizbait familiako kideren bat Bandan sartuta, Nikanor Iturrino, Pako eta Agustin Arrieta edota Karlos Eskuderoren zuzendaritzapean. Herriaren alde eginiko lana eta musikaren bidez herriko kaleetan alaitasuna zabaltzea goraipatu zuen alkateak.

Saria jasotzean, Karlos Eskuderok musikari guztien izenean eman zuen esker ona. Bai oraingo bandako partaideak, baita utzi zutenak eta nola ez, ez daudenak. “Mutrikuko Berdela” jaso eta Agustin Arrieta zuzendari zena oso gogoan izan zuten guztiek, 180 urteko ibilbidea ezin badaiteke bera gabe ulertu.

Azkenik, Mutrikuko Musika Bandak eskerrak eman nahi dizkie ostiralean Udaletxera ekitaldi honetara musikariekin batera sari hau jasotzera etorri zineten guztioi, familia, musikari ohi eta lagunei, eskerrik asko.

 

“Mutrikuko Berdela” Mutrikuko Musika Bandarentzat prentsan:

http://mutriku.hitza.info/2012/03/26/aurtengo-berdel-aipamena-mutrikuko-musika-bandarentzat/

http://www.diariovasco.com/v/20120325/costa-urola/banda-musica-recibio-mutrikuko-20120325.html

http://www.diariovasco.com/v/20120325/bajo-deba/honor-musicos-mutrikuarras-20120325.html

 

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>