2012/03/22 | Posted in: Kontzertuetako abestiak

Big Band-ak ez du ez unibersoaren sorrerarekin ezta telebistako bi zientifiko frikirekin zerikusirik. Big Band, orkestra handia, “orquesta de jazz”. Big Band esanda igual ez, baina Duke Ellington edo Glen Miller esan ezkero hurbildu gara. Jazzaren seme dantzaria dela esan ezkero, ez gabiz batere gaizki.

Big Band soinuak 1920 aldera sortu zen New Orleansen. Jazz musikaren eztanda eta hedapenetik sortu eta swing musikan deribatu zuen. Hogeigarren hamarkadan hasi eta 50. hamarkada bukaera alderarte gazteen artean izugarrizko arrakasta zuen. Dantzatzeko doinuak ziren batez ere. Garai hartako izarrak: Benny Goodman, Glen Miller, Duke Ellington, Count Basie, Cab Calloway…

Big Band-ak musikaren historia  aldatu zuen. Jazza musika konplexua da, oinarri musikal baten gainean instrumentu bakoitzaren inprobisazioan oinarritzen baita. Baina Big Band soinuak, konplexutasun hori kendu zion, inprobisazioak murriztu, erritmoak xumetu eta zuzenagoak egin eta batez ere esaldi musikal itsaskorrei garrantzia eman zien: estribilloaren hazia. Big Band-a swing generora deribatu ahala, gero eta dantzagarriagoak ziren abestiak, gero eta ezagunago ziren swing musikariak.

Ba genero honekin ere ausartu gara Mutrikuko Musika Bandan eta iganderako “Big Band signatures” (Big Band sinadurak) prestatu dugu. Obra hau swing arrakasta ezberdinen bilduma bat da. Tartean hauek izango dira:

Benny Goodman – Let’s dance

Les Brown – Leap Frog

Count Basie – April in Paris

Glen Miller – In the mood

Hogeigarren hamarkada urrun hartako arrakastak. Ezberdiña baina ez arrotza, dantzagarria eta alaia. Igandean gustatzea espero dugu. Ordurarte.

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>