2012/04/04 | Posted in: Kontzertuetako abestiak

Urtero bezala Ostiral Santuan Mutrikuko Musika Banda prosezioan aterako da. Bandak, tradizioa jarraituz, urtero abesti berdinak joten ditu: “Hilik dago Jauna”, Chopinen “Marcha Fúnebre nº2″ eta Jaime Teixidorren “Sueño eterno”. Hain zuzen ere, “Sueño eterno” abesti hau, genero propio batean sailkatu dezakegu: espainiar musika prosezionala. Izan ere, Espainia hegoaldean eta bi Gazteletan, aste santuko prosezio tradizio handia dago eta hauek atontzeko sortu diren abestiek genero propioa sortu dute. Jaime Teixidor, Emilio Cebrián Ruiz edo José Vélez autoreak Aste Santuetako prosezio garrantzitsuenak atontzen dituzten martxen autoreak dira.

Jatorria XIX. mendean aurkitzen dugu. Sasoi hartan Erromantizismoa zen korronte estilistiko nagusia, eta korronte horren hegalpean hileta martxa edo marcha fúnebre asko jaio ziren. Hortik, Musika Bandek, Aste Santutako prosezioetara moldatu zituzten Beethovenen Hirugarren sinfoniaren bigarren mugimendua, Wagner-en “El ocaso de los Dioses” edo Frederic Chopin-en “Marcha Fúnebre nº2″ (Bandak oraindik ere joten duena).

Hala ere, abesti hauek moldatu arren, Musika Bandek abesti egokiagoen beharra sumatu zuten, eta dirudienez, Espainiako Guardia Realaren bandaren zuzendari José Gabaldá Bel izan zen Aste Santurako musika espreski konposatu zuen lehen autorea “El Llanto” edo “Soledad” bezelako martxak idatzi zituenean. Honek, Banda Militarrentzat konposatu zuen eta urteetan zehar, prosezio abestien militar kutsua ez da galdu.

Handik azkar hedatu zen hegoaldera eta Andaluzia aldean eta XIX. mendeko azken hamarkadan bere garairik gozoenak bizi izan zituen. Urte haietan idatzitako hileta martxek generoaren konbenzioak markatzen dituzte. Bariaziorik garrantsitzuena XX. mendeko lehen herenean eman zen, orduan jaio baizen “Cornetas y tambores” generoa, gaur egun, Andaluzian hain ezaguna dena.

Ondoren, genero berezi honen martxa ederrenetako batzuk:

 

Sueño Eterno, Jaime Teixidor. (Ostiral Santuan urtero joten dugu)

Triunfal, Emilio Cebrián Ruiz (Corpus Christi prosezioan joten dugu)

Mektub, Mariano San Miguel Urzelai (prosezio martxa konpositore euskaldun bakarrenetakoa)

Jerusalén, José Vélez García (Pamplonesa Bandak San Fermín egunean prosezioan joten duena)

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>