2012/04/20 | Posted in: Musika bitxikeriak

Minutu batez zuzendari izan nahi? Agian askok ez dute jakingo banda zuzendari batek zer egiten duen. Eskuak mugitu, konpasa eraman, ensaiotara ez etortzearren bronkak bota… edo futbol entrenatzaile bat bezala eten gabe aginduak eman. Ondoren ariketatxo bat dakarkizugu. Lehenik eta behin, zuzendariak konpasa eraman behar du, bai, baina baita gidoia jarraitu ere. Zer da gidoia? liburu potoloa, bandako instrumentu guztien partiturak dakartzana, eta zuzendariak hau jarraituz, banda guztia kontrolatzeko erabiliko duena. Zuzendariak, gidoia irakurriz, musikari bakoitzak zer jo behar duen eta batez ere, nola jo behar duen, esango du, beti ere, bere estilo eta interpretazio pertsonala eman nahirik.

Adibide gisa, Mutrikuko Musika Bandan 35 musikari izan arren, abesti bakarrean 20 partitura ezberdin joten ditugu. Zuzendariaren lana da partitura guztia hauek ikastea ensaioetan joten dena ondo jota egon dadin. Aldi berean, 20 partitura jarraitu behar dira beraz. Blog honen jarraitzaileei argitu legez, bideotxo bat eransten dizuegu. Johan Sebastian Bach-en pieza ezagun hau, “Air”, bideoa da, partiturekin batera. Kasu honetan, soka laukote batentzako dago egina, beraz lau partitura besterik ez ditu. Ea jarraitzeko gai zareten.

Goiko pentagramakoa melodia nagusia da. Ondorengo biak kontrapuntua edo kontrakantoa. Eta azkenengo pentagraman berriz baxua dago, konpasaren erritmoa markatzen duena. Zaila iruditzen bazaizue, pentsatu banda edo orkestra bat zuzentzea zer den.

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>