2012/12/18 | Posted in: Musika bitxikeriak

Pasa den astean Intxaur-hauskailua edo El Cascanueces baletaren inguruan hitz egin genizun. Gaur, kasualidadez, 120 urte betetzen dira balet hau taularatu zutela. Izan ere, 1892ko abenduaren 18an estreinatu zen San Petersburgo-ko Mariinski antzokian Tchaikowsky-ren Yolanta izeneko beste opera batekin batera. Oraindik ez dakigu zihur nork zuzendu zuen lehen emanaldi honetarako koreografia. Sarritan Lev Ivanovekin lotu den arren, badirudi Marius Petipak sortu zuela.

Konstantin Ivanov-en marrazki originala 1892ko estreinaldirako

Errusiatik kanpo ez zen 1934 urtera arte antzeztu. Lehen emanaldi hau Ingalaterran izan zen eta Nicholas Sergeyevek sortu zuen koreografia Petiparenean oinarrituz. Estatu Batuetara, aldiz, 1944an iritsi zen San Franciscoko Baletaren eskutik eta Willam Christensen zuzendari gisa. Nueva York-eko Baletak 1954an The Nutcracker antzerkirako muntaia aurkeztu zuen George Balanchinen zuzendaritzapean. Honen ondorioz, Eguberritan balet hau dantzatzeko ohitura zabaldu zen Estatu Batuetan.

Aurreko aldian “Loreen baltsearen” inguruan hitz egin genizun. Oraingoan beste zati ezagun batekin gatoz: Lehengo ekitaldiko hirugarren eszena den “Petit galop des enfants et entrĂ©e des parents”. Gainera, euskaldunok beste dantza mota batekin lotzen genuela esan genizuen. Ikus ezazue, ea zer iruditzen zaizuen:

Euskal Herrian “Euskaldunak” izenez ezaguna den dantza bateko doinua da. Dantza hau iparraldean dantzatu ohi da baina izatez Euskal Herri osoan da ezaguna. Ikus ezazue ondorengo bideoa eta zeuek epaitu elkarren artean dituzten antzekotasunak:

Beraz, iparraldekoek beraien dantzarako moldatu zuten abesti hau edo Tchaikowsky-renganaino iritsi ziren dantzarako doinu hauek eta baleterako moldaketa bat idatzi zuen. Badakigu balet hau duela 120 urte estrenatu zela, baina zenbat urte daramatzagu euskaldunok dantza hau dantzatzen? Eztabaida honek betikora garamatza, zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa? “Euskaldunak” ala “Intxaur-hauskailua”?

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>