Entzulego perfektua

2012/05/11 | Posted in Kontzertuetako abestiak | By

Askotan kejatzen gara kontzertu batzutan entzulegoak ez duela Banda errespetatzen eta emanaldietan ez direla ixilik egoten, edo haurrak zarataka ibiltzen direla oholtza inguruan, batez ere, Goiko Plazan joten ditugun kontzertuetan. Bakoitza libre da nahi duena egiteko, baina begirune pixkat, bai musikariontzat, bai kontzertua entzun nahi dutenentzat, ez legoke batere gaizki.

Agian, jazz kontzertu honetako entzulegoa hartu beharko lukete adibidetzat.

 

 

 

Musika entzun orduko hurbildu egiten dira eta adi-adi jarraitzen dute emanaldia. Eta dirurik balute, txapela beteko lukete.

Read More...

Aste Santurako musika

2012/04/04 | Posted in Kontzertuetako abestiak | By

Urtero bezala Ostiral Santuan Mutrikuko Musika Banda prosezioan aterako da. Bandak, tradizioa jarraituz, urtero abesti berdinak joten ditu: “Hilik dago Jauna”, Chopinen “Marcha Fúnebre nº2″ eta Jaime Teixidorren “Sueño eterno”. Hain zuzen ere, “Sueño eterno” abesti hau, genero propio batean sailkatu dezakegu: espainiar musika prosezionala. Izan ere, Espainia hegoaldean eta bi Gazteletan, aste santuko prosezio tradizio handia dago eta hauek atontzeko sortu diren abestiek genero propioa sortu dute. Jaime Teixidor, Emilio Cebrián Ruiz edo José Vélez autoreak Aste Santuetako prosezio garrantzitsuenak atontzen dituzten martxen autoreak dira.

Jatorria XIX. mendean aurkitzen dugu. Sasoi hartan Erromantizismoa zen korronte estilistiko nagusia, eta korronte horren hegalpean hileta martxa edo marcha fúnebre asko jaio ziren. Hortik, Musika Bandek, Aste Santutako prosezioetara moldatu zituzten Beethovenen Hirugarren sinfoniaren bigarren mugimendua, Wagner-en “El ocaso de los Dioses” edo Frederic Chopin-en “Marcha Fúnebre nº2″ (Bandak oraindik ere joten duena).

Hala ere, abesti hauek moldatu arren, Musika Bandek abesti egokiagoen beharra sumatu zuten, eta dirudienez, Espainiako Guardia Realaren bandaren zuzendari José Gabaldá Bel izan zen Aste Santurako musika espreski konposatu zuen lehen autorea “El Llanto” edo “Soledad” bezelako martxak idatzi zituenean. Honek, Banda Militarrentzat konposatu zuen eta urteetan zehar, prosezio abestien militar kutsua ez da galdu.

Handik azkar hedatu zen hegoaldera eta Andaluzia aldean eta XIX. mendeko azken hamarkadan bere garairik gozoenak bizi izan zituen. Urte haietan idatzitako hileta martxek generoaren konbenzioak markatzen dituzte. Bariaziorik garrantsitzuena XX. mendeko lehen herenean eman zen, orduan jaio baizen “Cornetas y tambores” generoa, gaur egun, Andaluzian hain ezaguna dena.

Ondoren, genero berezi honen martxa ederrenetako batzuk:

 

Sueño Eterno, Jaime Teixidor. (Ostiral Santuan urtero joten dugu)

Triunfal, Emilio Cebrián Ruiz (Corpus Christi prosezioan joten dugu)

Mektub, Mariano San Miguel Urzelai (prosezio martxa konpositore euskaldun bakarrenetakoa)

Jerusalén, José Vélez García (Pamplonesa Bandak San Fermín egunean prosezioan joten duena)

Read More...

Udaberriko loreak Zabielen

2012/03/26 | Posted in Kontzertuetako abestiak | By

Udaberria bete betean sartu zaigun honetan lorarik ederrenak Zabiel plazan izan ziren Igande eguerdian, lore musikalak. Mutrikuko Musika Bandak bere urteroko Udaberri kontzertua eskaini zuen, eta Udaberriaren traizioz, giro beroak mendi eta hondartza aldera eraman zituen musika zaleak eta normalean baino jende gutxiago bildu zen Zabielen. Pena. Eguzkia bihar ere hor egongo da, ez da itzaliko (espero) baina Mutrikuko Musika Bandak eskaini zuena udaberriko lore ederrenekin bakarrik konpara daiteke.

Denetik pixkat: Schuberten “Marcha Militar” hasteko, edota, Karlos Eskudero zuzendariak esaten duen bezela “militarra ez den martxa bakarra”. Beobideren “Rapsodia Vasca” ondoren, euskal doinuen bilduma. Segidan, Francis Von Suppéren “Poeta y aldeano” obertura ederra. Atzetik, soinu banda gogoangarri bat: John Barry-ren Bailando con Lobos. Eta bukatzeko swing erritmoz Zabiel dantzan jarri zuten “The Big Band signatures” bildumarekin.

Azkenean jande dexente bildu zen eta txalo zaparrada handia izan zen. Ixiltasun paregabean, musikazaleek ordubete ederra bizi izan zuten.

Kontzertua “Mutrikuko Berdela” aipamenaren plakan atondu zuen, musika entzutera hurbiltzen diren herritar guztien esker gisa, eta hauentzat, propina orijinal bat ere izan ze.

Hemen duzue propina hori deskargatzeko eta entzuteko aukera. Gozatu.

06 Sing, sing, sing.mp3

 

Azkenik, Banda osoaren izenean eskerrik asko Zabiela etorri zineten guztiai. Eskerrik Asko!

Read More...

Mutrikuko herriak “Mutrikuko berdela” eman dio Musika Bandari

2012/03/26 | Posted in Kontzertuetako abestiak | By

Mutrikuko Musika Bandak 180 urte betetzen dituen honetan, Berdel Eguna antolatzen duen komisioak “Mutrikuko Berdela” aipamena eman dio Musika Bandari herriaren izenean.  Mutrikuren alde lan egin eta herriaren izena kanpora zabaltzen dutenei errekonozitu nahi zaie “Mutrikuko Berdela” aipamen bereziaren bidez eta aurtengoan Mutrikuko Musika Bandari ematea adostu dute.

Ostiralean udaletxean egin zen harreran, Joseba Palentzuela alkatearen eskutik, Karlos Eskudero bandaren zuzendariak orioigarria jaso zuen 180 urte hauetan musikari ibili diren guztien izenean. Izan ere, alkateak berak esan zuen bezela, Mutrikuar guztiek izen dute noizbait familiako kideren bat Bandan sartuta, Nikanor Iturrino, Pako eta Agustin Arrieta edota Karlos Eskuderoren zuzendaritzapean. Herriaren alde eginiko lana eta musikaren bidez herriko kaleetan alaitasuna zabaltzea goraipatu zuen alkateak.

Saria jasotzean, Karlos Eskuderok musikari guztien izenean eman zuen esker ona. Bai oraingo bandako partaideak, baita utzi zutenak eta nola ez, ez daudenak. “Mutrikuko Berdela” jaso eta Agustin Arrieta zuzendari zena oso gogoan izan zuten guztiek, 180 urteko ibilbidea ezin badaiteke bera gabe ulertu.

Azkenik, Mutrikuko Musika Bandak eskerrak eman nahi dizkie ostiralean Udaletxera ekitaldi honetara musikariekin batera sari hau jasotzera etorri zineten guztioi, familia, musikari ohi eta lagunei, eskerrik asko.

 

“Mutrikuko Berdela” Mutrikuko Musika Bandarentzat prentsan:

http://mutriku.hitza.info/2012/03/26/aurtengo-berdel-aipamena-mutrikuko-musika-bandarentzat/

http://www.diariovasco.com/v/20120325/costa-urola/banda-musica-recibio-mutrikuko-20120325.html

http://www.diariovasco.com/v/20120325/bajo-deba/honor-musicos-mutrikuarras-20120325.html

 

Read More...

“Big Band” soinuak igande honetarako

2012/03/22 | Posted in Kontzertuetako abestiak | By

Big Band-ak ez du ez unibersoaren sorrerarekin ezta telebistako bi zientifiko frikirekin zerikusirik. Big Band, orkestra handia, “orquesta de jazz”. Big Band esanda igual ez, baina Duke Ellington edo Glen Miller esan ezkero hurbildu gara. Jazzaren seme dantzaria dela esan ezkero, ez gabiz batere gaizki.

Big Band soinuak 1920 aldera sortu zen New Orleansen. Jazz musikaren eztanda eta hedapenetik sortu eta swing musikan deribatu zuen. Hogeigarren hamarkadan hasi eta 50. hamarkada bukaera alderarte gazteen artean izugarrizko arrakasta zuen. Dantzatzeko doinuak ziren batez ere. Garai hartako izarrak: Benny Goodman, Glen Miller, Duke Ellington, Count Basie, Cab Calloway…

Big Band-ak musikaren historia  aldatu zuen. Jazza musika konplexua da, oinarri musikal baten gainean instrumentu bakoitzaren inprobisazioan oinarritzen baita. Baina Big Band soinuak, konplexutasun hori kendu zion, inprobisazioak murriztu, erritmoak xumetu eta zuzenagoak egin eta batez ere esaldi musikal itsaskorrei garrantzia eman zien: estribilloaren hazia. Big Band-a swing generora deribatu ahala, gero eta dantzagarriagoak ziren abestiak, gero eta ezagunago ziren swing musikariak.

Ba genero honekin ere ausartu gara Mutrikuko Musika Bandan eta iganderako “Big Band signatures” (Big Band sinadurak) prestatu dugu. Obra hau swing arrakasta ezberdinen bilduma bat da. Tartean hauek izango dira:

Benny Goodman – Let’s dance

Les Brown – Leap Frog

Count Basie – April in Paris

Glen Miller – In the mood

Hogeigarren hamarkada urrun hartako arrakastak. Ezberdiña baina ez arrotza, dantzagarria eta alaia. Igandean gustatzea espero dugu. Ordurarte.

Read More...